Akziodunen
 Batzarrerako deialdia
TB Digitalak
 
Euskarazko Komunikazio Taldea, S.A.
Martin Ugalde Kultur Parkea z/g
20140 Andoain tel:943 30 40 30
faxa: 943 59 01 72
  Aurkezpena
Euskarazko Komunikazio Taldea

Euskarazko Komunikazio Taldea SA (EKT)2003ko apirilaren 29an sortu zen, Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak sortutako egoera larrian, helburu nagusi bati erantzuteko xedez: euskarazko komunikabideak sortu eta sustatzea. Instituzioek, gizarte eragileek eta norbanakakoek egindako ahaleginari esker izan zen posible proiektu komunikatibo berri hau abiatzea.

BERRIA egunkaria, www.berria.info ataria, MATRAKA gazteentzako astekaria eta tokian tokiko HITZA-k dira, besteak beste, orain arteko lanak emandako emaitzak. Etorriko dira berriak

Euskarazko komunikabideak ezinbestekoak dira euskaldunok euskaraz bizi gaitezen. Komunikazioa eta euskara indartzeko sortu zen EKT.Bi maila horietan urrats sendoak egin asmo ditu EKT:

  • Komunikabide sarea aberastea du helburu; horretarako euskarazko komunikabide independente eta zabalak sortu ditu, eta sortuko ditu, euskaldunontzat.
  • Euskararen normalizazioan urratsa sendoak egitera ere badator, eta lan egingo du euskarazko komunikabideak indartsuak izan daitezen eta gehien irakurritakoen artean egon daitezen.
Aurkezpena l Sarrera l EKT l Produktuak l Akziodunen txokoa