Akziodunen Ohiko
   Batzar Nagusiaren akta
2008ko Batzar
    Nagusia
2007ko Batzar
    Nagusia
2006ko Memoria
2006ko Batzar
    Nagusia
2005eko Batzar
    Nagusia
2004ko Batzar
    Nagusia
Gurekin harremanetan
   jartzeko
 
 
Euskarazko Komunikazio Taldea, S.A.
Martin Ugalde Kultur Parkea z/g
20140 Andoain tel:943 30 40 30
faxa: 943 59 01 72
  Akziodunen txokoa
Akziodunentzako informazioa

EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO TALDEA, SA
Akziodunen ohiko batzar nagusia - AKTA

Lekua: Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkea.

Data eta ordua: 2009ko ekainaren 6a, goizeko 10:00etan hasita (bigarren deialdian).

Administrazio Kontseiluak Akziodunen Ohiko Batzar Nagusi honetarako deialdia egin zuen. Estatutuetan agindutakoari jarraituz deialdia 2009ko apirilaren 7an BORMEren 66. zenbakian eta 2009ko maiatzaren 3an BERRIA egunkarian argitaratu zen. Honela dio deialdiak:

EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO TALDEA, SA
Akziodunen Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

Egun indarrean dagoen legeari eta estatutuetako araudiari jarraiki, Administrazio Kontseiluak, aho batez, sozietatearen Akziodunen Ohiko Batzar Nagusira deitzea erabaki du, Andoainen egingo dena, MARTIN UGALDE KULTUR PARKEAN, Gudarien etorbidean, 2009ko ekainaren 5ean, goizeko 09:00etan, lehen deialdian, edo 2009KO EKAINAREN 6AN, GOIZEKO 10:00ETAN, bigarren deialdian, ondoren zehazten diren gaiak aztertu eta dagozkion erabakiak hartzeko.

GAI ZERRENDA

1.- Urteko kontuak (Balantzea, Irabazi eta Galeren Kontua eta Memoria), Kudeaketa informea eta Administrazio Kontseiluaren kudeaketaren azterketa eta onarpena, hala badagokio, eta emaitzaren gaineko proposamena. Hau guztia 2008ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagokio.

2.- Sozietateak parte hartzen duen enpresen egoerari buruzko informazioa.

3.- 2009rako kudeaketa planaren eta aurrekontuen aurkezpena.

4.- Kontseilarien kargugabetze, hautatze eta izendatzea, hala badagokio.

5.- Galde-eskeak. Hainbat gai.

6.- Ahala ematea Administrazio Kontseiluko Lehendakariari eta Idazkariari, bietako batek Akziodunen Batzar Nagusi honek hartutako erabakiak publiko egin ditzan.

7.- Batzarraren aktaren idazketa, irakurketa eta onarpena, hala badagokio. Edo, horretarako ikuskatzaileak izendatzea.

Deialdi hau egiten den unetik, Batzarrean onartzeko aurkeztuko diren agiriak eta behar diren informeak akziodunen eskura daude egoitza sozialean. Akziodunen eskura dago sozietatearen web orrian (www.ektsa.net), besteak beste, deialdiaren testu osoa.

Edozein informazio osagarri eskuratzeko edo Batzarrean eztabaidatzeko gaiei buruzko argibideak jasotzeko, akziodunek Akziodunaren Arreta Zerbitzura jo dezakete, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkera agertuz, 943304345 telefonora dei eginez, edo posta elektronikoa erabiliz akziodunak@ektsa.net helbidera idatziz.

Akziodunaren Arreta Zerbitzuaren harrera ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etik 13:30era eta arratsaldeko 16:30etik 19:30era.

Andoainen, 2009ko martxoaren 6a.
– Administrazio Kontseiluko Idazkaria, Joanmari Larrarte Telletxea–

Aurkezpena l Sarrera l EKT l Produktuak l Akziodunen txokoa